lunes, 27 de noviembre de 2006

HISTORI

Basilikako web: Powered by URPEKOFABRIKA
SACROSANCTA PAROCHIALIS BASILICA LEQUEITIENSIS
HISTORI:
Gaur eguneko Lekeitioko "Andra Mariaren Zeruratzea" eliza beste eliza zaharrago bat zegoen tokian eraiki zuten. Hasierakoa, ziurrenik, erromanikoa izan zen eta 1287an sugaratu zuten. Gaur egunekoa, berriz, Euskal Herriko gotiko berantiar estolokoa da, argi erakusten duenez eraikinaren oina, triforioa eta fatxada antolatzeko moduak. Eliza XV mende barruan eraiki zuten, zatika.
Eraiki ondoren, aldaketa txikiak sartzeko obrak egin zizkioten eta XIX. mendeko 80ko hamarkadan zati bat aldatu zuten. Ordutik du gaur eguneko itxura eta obrak Paskual Abaroak ordainduak izan ziren. Obra horren bidez eraikinari sakristia berria, girola bat eta alboko arkupe handi bat (elizpea) gehitu zitzaizkion. Denak gotiko estilokoak eta sentsibilitate handiz eraikiak; estoloarioso-osorik lotuta.Aldaketa horren ondoren, Vatikanoak Basilika titulua eman zion. Kampodorrea barroko estilokoa da eta klasizista estiloko beste baten tokian jarri zen. Honek ere eraikuntza aldetik historia luzea du.
Elizaren elementu aldakorrak direla eta, aipagarriena, zalantzarik gabe, aldare nagusiko erretaula, gotiko-flandestarra, XVI. mende hasierakoa eta oraintsu garbitua edo berriztua. Bizkaiko garrantzitsuena da dituen neurri eta polikromiagatik, baita penintsulako garrantzitsuenetakoa ere. Sevillako eta Toledoko katedraletako erretaulek bakarrik gainditzen dute neurriz.
Beste erretaula bi ere oraintsu berriztu dituzte: Antiguako Amarena (hasierako elizaren titularra) eta " San Pedro" arrantzaleen kofradiarena, biak barroko estilokoak, XVIII, mendekoak. Aipaturiko lehen erretaulean dagoen Antiguako Amaren irudi erromaniko - bizantziarra XII, mende amaierakoa izan bear da, aren jatorriari buruz dagoen kondaira batek zaharragoa dela esate badu ere.
Gaur egun parrokiko museo legez erabiltzen den Santa Ana kaperan zenbait pieza ikus daizteke, lehenago elizako toki ezberdinetan barreiaturik egon zirenak. Adibidetzat aipatuko ditugu: a/ egur polikomatuan eginiko triptiko espainiar-flandestarra; b/ hilobi biren estalkiak, hauek er espainiar- flandestarrak; c/ Trinitatearen irudia, erdi aroko alabastro ingelesa, Trinitate kalean dagoen horma-konka batetik hartua. Irudiaren aldaki berdin-berdina jarri da zuloan. Elizkizunetako beste tresna batzuk ere ikus daitezke sakristiara sartzeko harrera gelan.
Elizal orgao bat eta harmonium bat ere baditu, biak neogotikaok. Biak, oraindik badabilenak, domeka goizeko 10:30 tako meza naguzitan, organoa, Cavaille- Coll bat dana, eta 12:30 mezatan harmoniumna, biak Jose Javier de Uribarrenek herriari oparitua, 1854 eta 1855an(Lekeitioko
Udal Artxiboa).

No hay comentarios: